XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Entzun ditzagun Jesusen hitzak

Jesus itsas bazterrean zegoen, eta jende pila zetorren, harengana, Jaungoikoaren hitza entzutera.

Jesus txalupa batera sartu zen, eta hantxe eserita, jendeari irakasten hasi zen.(Lukas 5,1-3).

Behin batean, Jesusek gizon batzuei dei egin zien, eta haiek Jarraitu zitzaizkion.

Jesusek esan zien: Zatozte nerekin. Eta haiek berehalaxe joan ziren Jesusekin (Mateo 4,19-20).

Jesusek bere gurasoak bezala, guk ere maite ditugu geureak: 32 Zein da Jaungoikoaren Legeko laugarren agindua? Jaungoikoaren Legeko laugarren agindua hauxe da: Zure gurasoak haintzat eukiko dituzu.

33 Nork dauzka haintzat bere gurasoak? Maite izan eta begirunez haien esana egiten dutenek, dauzkate haintzat beren gurasoak.

34 Noren antzeko izan behar dute seme-alabek? Jesusen antzeko izan behar dute seme-alabek, eta Jesusek Ama Birjina eta San Jose bezala, maite izan gurasoak, eta egin haien esanak.

35 Zer egin zuen Jesusek, hazi zenean? Jesus, hazi zenean, Palestinan ibili zen, herririk herri, gizon guztiei Berri Ona zabaltzen.

Nola joan behar du kristauak Jaungoikoagana? Jesukristoren hitzak entzunaz, eta Jesukristoren antzera bizi izanaz, joan behar du kristauak Jaungoikoagana.

Zorionekoak, Jaungoikoaren hitza entzun eta betetzen dutenak (Lukas 11,28).